Garonako ubidea

Garonako ubidea
Datu orokorrak
Garaiera132 m
Motaubide
Luzera193 km
Geografia
Map
Koordenatuak43°36′40″N 1°25′06″E / 43.6111°N 1.4183°E / 43.6111; 1.4183
Honen parte daCanal des Deux-Mers (en) Itzuli
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Okzitania
Departamendua Garona Garaia

Garonako ubidea (frantsesez: Canal de Garonne), izen ofiziala Garona alboko ubidea (frantsesez: Canal Latéral à la Garonne), alboko ubidea bezala ere ezaguna, Frantziako ubide nabigagarri txiki bat da, sakonera gutxikoa eta 193 kilometroko luzera duena, Tolosa hiria eta Castèths Andòrta lotzen dituena, Bordeletik gertu. XIX. mendean eraiki zen Hegoaldeko ubidearen luzapen bezala, eta bi itsasoen ubidea (canal des Deux-Mers) bezala ezagutzen da eta Mediterraneo itsasoa eta Ozeano Atlantikoaren arteko lotura gisa balio du. 1838an eraikitzen hasi eta 1856an amaitu zen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy